XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

55. IKASGAIA.
28. IRAKASTUNITATEA
GAIA ETA OINHARRIA.

EREDUAK ETA EGITUR HITZAK
Errekalde kaleko 87an bizi da
Bertan jaten du
Bertara joaten da
.

Bere egunkaria irakurtzen du
Bere lana egiten dute
.

Beraren emaztea josten egoten da
Beraien etxera joaten da
.

HIZTEGIA
Substantiboak
arrats
bazkari
eguerdi
elkar
samar
.

Adberbioak
egunero
ia

Aditzak
gera
jos
.

OHARPEN JENERALAK
Hirugarren pertsonako posesiboak lau dira: Bere, beren eta haren (beraren), haien (beraien).

Lehen biak erreflexiboak dira, beste biak ez.

Esaldiko adizkerak izen ordezkatua ergatibo, nominatibo nahiz datibo bezala hertsiki errepresentatzen duenean, erreflexiboak erabiltzen dira.

Beste kasuetan, erreflexiboak ez direnak erabili behar dira.

Kontutan eduki, azken hauen artean, bigarren eta lehen gradukoak ere ba direla:
Horren / hoien (berorren / beroien) honen / hauen (beronen / berauen).

Eta, azkenik, jakizu: Elkar ikus arte!= Elkar ikus (dezagun) arte!.

BELARRI ETA AHOZKO IRAKASPENA
(a) Entzutea (liburuak hitxita).
(b) Entzutea eta Ulertzea (liburuak zabalik, textua estalita).

(c) Entzutea (liburuak hitxita).
(d) Entzutea eta Denek batera Errepikatzea (liburuak hitxita).

(e) Entzutea eta Taldeka nahiz Bakarka Errepikatzea (liburuak hitxita).
(f) Goraki Irakurtzea: Denek batera, Taldeka nahiz Bakarka (liburuak zabalik).

ADITZARI BURUZKO ERREPIKATZE ARIKETA: Liburuak zabalik
DENAK BATERA, TALDEKA NAHIZ BAKARKA.

Denok batera! entzun ondoren, ikasleek errepika bezate zuk diozuna.

Gero, egitzazu galde hutsak, eta ikasleek erantzun dezatela.

(a) Nondik zatoz?
Ni eskolatik nator.

Bilbotik dator Mikel?
Ez, Mikel ez dator Bilbotik.

Zuek nora zatozte?
Gu euskaltegira gatoz.

Norekin datoz Ainhoa eta Arantza?
Ainhoa eta Arantza Imanolekin datoz.

Ongi etorriak, ikasleok!.

Errepika zenbait aldiz, adizkera guztiak erabiliz eta konplementuak aldatuz.

(b) Ezin duzu josi jantzi hau?
Ez, ezin dut josi.

Nor ari da nire brusa josten?
Edurne ari da zure brusa josten.

Zuek josiko duzue nire soingainekoa?
Bai, guk josiko dugu.

Jos, jos ondo nire soingainekoa.

Errepika zenbait aldiz, jos, josi, josiko eta josten erabiliz eta konplementuak aldatuz.

EREDUEI BURUZRO ERREPIKATZE ARIKETA: Liburuak zabalik
DENAK BATERA, TALDEKA NAHIZ BAKARKA.

Denok batera! entzun ondoren, ikasleek errepika bezate zuk diozuna.

(a) Non dago Joanes?
Han dago.

Errekalde kalean lan egiten du?
Bai, bertan lan egiten du.

Zuek Ulibarri euskaltegira zoazte?
Bai, bertara goaz.

Xabier eta Alaitz Donostiatik datoz?
Bai, bertatik datoz.

Errepika zenbait aldiz, bertan, bertara, bertatik erabiliz eta beste berbak aldatuz.

Gero, egitzazu galde hutsak, eta ikasleek erantzun dezatela.

(b) Noiz ikusiko dugu elkar?
Laster ikusiko dugu elkar.

Non hitz egingo dugu elkarrekin?
Lorategian hitz egingo dugu elkarrekin.

Zer egiten ari zarete elkarren artean?
Mahai bat egiten ari gara elkarren artean.

Agur, Imanol! Elkar ikus arte!.

Errepika zenbait aldiz, elkar hitza erabiliz eta besteak aldatuz.

Gero, egitzazu galde hutsak, eta ikasleek erantzun dezatela.

(c) Aita bere semearekin dago.

Aitak bere semea eskolara eramaten du.

Neskatilak beren irakaslearekin daude.

Neskatilek beren ikasgela garbitzen dute.

Xabierri bere liburua emango diot.

Ikasleei beren lapitzak emango dizkiegu.

Errepika zenbait aldiz, bere eta beren posesibo erreflexiboak erabiliz eta beste berbak aldatuz.

(d) Aita eta beraren semea etorriko dira.

Aita edo beraren semea ikusiko dut.

Han dago Edurne; beraren semearekin joaten naiz euskaltegira.

Miren eta Izaskun gure kalean bizi dira; beraien etxetik nator.

Errepika zenbait aldiz, beraren eta beraien posesiboak erabiliz eta beste berbak aldatuz.

Ez ahantz: Bizkaian eta Gipuzkoan, ber aurrizkia (erdarazko mismo, mampecirc;me) duten posesiboak, erabiliagoak dira, ez dutenak baino.

IHARDUNALDIA
Irudien ahozko deskribapena: Liburuak zabalik, textua estalita.

Ikasleek, banan banan, ahoz deskribatuko dute, irakaslearen laguntzaz, irudietan agertzen dena.